Highland Clearances

Etxeen hondarrak Loch Roageko Fuaigh Mòr uhartean. Bere biztanleak 1841an kanporatuak izan ziren eta egun ardiak baino ez dira bizi han.

Ingelesez Highland Clearances (euskaraz: "Lur Garaietako garbiketa") edo Eskoziako gaeleraz Fuadaich nan Gàidheal (euskaraz: "Gaelikoen kanporaketa") XVIII. mendean zehar Eskoziako Lur Garaietako biztanleriaren behartutako tokialdatzea izan zen[1]. Lekualdaketa honek Eskoziako kostalderantz, Lur Beherantz eta atzerriranzko bidea hartu zuen migrazio masiboa eragin zuen. Eskozian egindako "garbiketa" Erresuma Batuko nekazaritza-sistemaren aldaketa osoaren beste pauso bat izan arren, Eskozian beste lekuetan baino latzagoa izan zen. Kronologikoki berantiarra izateak, eskoziar legeek epe laburreko errentariei emandako babes ezak, gizartea antolatzen zuten klanen desagerpenak eta kanporatze aginduen bortizkeriak[2] Highland Clearances prozesua nabarmendu zuten.

Erresuma Batuko nekazaritzaren industrializazioak Ingalaterran ez ezik Eskoziako hegoaldean ere (Lowland Clearances izeneko prozesua) jadanik arazoak sortu zituen[3]. Hala ere, Eskoziako iparraldeak bere hizkuntza eta sistema sasi-feudala mantendu zituen (klanak)[4]. Hori zela eta emigrante eta bere ondorengoen artean kexak eta gaitzondoa sortu zituen, hirietako auzo-pobreetan edo lur-jabeentzat langile edo crofter bihurtuak.

  1. The Highland Clearances: An Introduction
  2. Highlanderweb - Highland clearances
  3. Thomas Devine: The Highland Clearances
  4. Narratives in a Landscape: Monuments and Memories of the Sutherland Clearances

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search